ADELA DOMÍNGUEZ

Kaixo, Adela Dominguez naiz. Ohore handia da niretzat betidanik oso gogokoa izan dudan jaialdi honetan musika jartzea. Musika beltzarekiko nire zaletasuna jazzaren eskutik hasi zen, lotsa ematen dit esatea noiztik, urte asko igaro baitira. Gutxika beste soinu batzuekin interesatzen joan nintzen: R&B, northern, rare soul, eta abar. Eta horixe da nire bilduman daukadana, batik bat 55etik 75ra bitarteko musika beltza.

Ez daramat denbora gehiegi pintxatzen, baina nire maleta zenbait festibaletatik pasa da dagoeneko: Iruñeko Beltza Weekend, Castelloko Rhytmn & Beach, Granadako Mod Sessions..., bai eta club eta alldayer zenbaitetan ere... Ez naiz gehiago luzatuko. Hor doakizue nire top hamarra:  😊 

 

Carl Henry Hall “Summertime” – Mercury

Ronnie & Robyn “As long as you love me” – Sidra 

Detroit Soul “All of my life” – Music Town

The Vonns “So many days” – King

Billy and the Moonlighters “Little indian girl” - Crystall Ball

King Coleman “Crazy Feeling” – Togo

The Roe-o-tation “Special Category” – Gerim

Sir George “I lost you girl” – G&G

Sonny Til & the Oriols  “Hey! Little Woman” – Charlie Parker

San Francisco TKO’s “Make up your mind” – Kent ‘98

 



PABLO DE LA CRUZ

 

Madrilen jaio nintzen 1966an eta egunetik egunera erreago nago. Gauza gutxi daude mundua hobetzeko ahalmena daukatenak, eta irmoki sinisten dut diskoek hiru minututan lor dezaketela; horregatik, oraindik gustatzen zait nire diskoak paseatzera ateratzea. Haiei esker urteak daramatzat Funtastic Dracula Carnival, Wild Weekend, Euroyeyé, Primitive, Go Sinner Go, Purple... eta gisakoak bisitatzen... eta beste hitzordu batzuk antolatzen (nire kabuz edo beste pertsonekin): Shuffle, Suicidio Social, eta gaur egun, Antimusical eta Kids on the Streets.

Ipurdi eta buruak kolpatzen dituzten estilo guztiak maite ditut. Zangoak mugiarazten nauten bitartean ez diet koloreei, datei edota hanka zabalerari jaramonik egiten. Baina argi izan behar dugu musika beltza ona den guztiaren jatorria dela. Blues, soul eta jazza, doriar, joniar eta korintiar ordenak dira, zeinetatik abiatuz norberak nahi duena altxatzen ahal duen, pasioak, ukabilak.... Eta horixe bera ekarriko dut Mojora, estilo guztietako musika beltza, tontakeria etxean uzteko. Benetan espero dut zuen gustukoa izatea.

TOP:

Roy Budd "Carter" (DJM)

James Royal "House of Jack" (CBS)

Baby Huey & The Baby Sitters "Monkey Man" (Satellite)

Manny Corchado "Pow Wow" (Decca)

Dorothy Ashby "Soul Vibrations" (Cadet)

Nathaniel Mayer "From Now On" (Fortune)

Shirley Ellis "Soul Time" (Columbia)

Eddie Holman "I Surrender" (ABC)

Steve Karmen Big Band ft Jimmy Radcliffe "Breakaway" (UA)

Evie Sands "I Can't Let Go" (Blue Cat)



JORDI MERI

 

Bartzelonatik nator eta 50. eta 60. hamarkadaren lehen erdiko ahots-taldeen zale amorratua naiz. Duela ia 30 urte hasi nintzen 45 bira minutuko diskoen bilduma egiten. 90. hamarkadako zati handi bat Estatu Batuetako Ekialdeko kostaldeko Doo Wop denda espezializatu guztiak bisitatzen pasatu nuen (egun ia denak desagertuta daude). Bildumazalea naiz, ez ordea DJ, eta nire diskoak oso hitzordu jakinetan jarri ditut. Esaterako, Screamin Fest jaialdian, edota zenbait klubetan, hala nola Sirocon (Madril) eta Underground-en (Bartzelona)... Duela ez asko, Jay Siegel-en (The Tokens) eta Larry Chance-ren (The Earls) ikuskizunean jarri nituen, Bartzelonako Upload-en.

Hemendik gutxira elkar ikusiko dugu Europako Soul eta R'n'B jaialdirik onenean!
Plazer bat izango da niretzat Doo Wop taldeen B aldeak konpartitzea, horietako zenbait disko jartzaileen Soul eszenan ezezagunak eta dantzarako sortuak!

 

Donostian ikusiko dugu elkar! Bizitza luzea opa diot Mojori!


Top Teen

The Hi-Lites-Woke Up This Morning-JET

Vito Picone-I Like to Run-ADMIRAL

The Dial Tones-Chicago Bird-LAWN

The Monarchs-What Made You Change Your Mind-SOUND STAGE

The DayChords-One More Time-DON-EL

The Vocaleers-The Cootie Snap-TWISTIME

The Lavenders-Slide-CR

Del Satins-Relief-BT PUPPY

Emmett Lord-Women-LIBERTY

 

The Rockafellas-My Baby,She,s The Talk Of The Town-SCA

 

 



EDU DOMINGO

Duela hamarkada bat Bartzelonako Movin' On jaialdiaren antolatzailea naiz Cristina Alonsorekin batera. Weekender eta soul festa espainiar gehienetan pintxatu dut azken hogei urteotan. Halaber, ondoko soul club eta weekender-etan nire diskoak jartzeko zortea izan dut: 100 Club, Va Va Boom, Masters of Soul or Inner City Soul (London), Hip City (Berlin), Uptight (Frankfurt), Different Strokes (Manchester), Tuff Love (Liverpool), Soulshakers (Bamberg), Function (Malmoe), Oslo Soul Experience, Stockholm Soul Weekender, Dance with the Devil (Roma)...

 

Nire maletan askotariko soul doinuak eramaten ditut: R&Besetik crossover-eraino, reggae eta rocksteady, dancefloor jazz eta latin sounds gisako doinuekin batera.

 

TOP 10

* ANTONIO CASTRO - W.E.L.F.A.R.E      (UI)

* FRANK HUTSON- Old man me    (Goodie Train)

* BILLY YOUNG - Suffering with a hangover    (Joyja)

* SHIRLEY KAY - Make me yours (Trojan)

* UNIQUES - My woman's love     (Crab)

* GENE TOONES - What more do you want     (Simco)

* PAT LEWIS - No one to love  (Solid Hit)

* JOSEPH WEBSTER - My love is so strong   (Crow)

* THE DIFFERENCES - Five minutes  (Mon'ca)

* VOLUMES - Ain't gonna give you up   (Karen)

 

 



ALFONSO SACRISTÁN

 

 

Gauza polita da Mojoren ospea daukan jaialdi batek musika jamaikarrari tokia egitea, eta plazer bat ni gonbidatu izana. Aspalditik diskoen bilduma egiten dut eta hemengo eta hango zenbait festetan pintxatzeko aukera izan dut: Boss Sounds-en (Bartzelona), Granadan, Reggae Recipen (Amsterdam), Sombrero kluban (Torino) eta abar... Abagune honetarako, musika jamaikarra eta soula zuzenean lotzen dituzten kantuak bilduko ditut, entzuleak dantza pistara lotzeko.