WINFIELD PARKER

Martxoak 15, ostirala - Gazteszena  - 22.35etan  Sarrera: 23/ 42€

 

Mojo Workin'-ek horren gustuko dituen musika afroamerikarraren altxor izkutu handi horietako bat dugu Winfield. Baltimore estatuan jaio bazen ere, bizitzako  lehenengo urteak Maryland-eko herri txiki batean igaro zituen. Bere dohain musikalak laster geratu ziren agerian, eta horrek hainbat urtetan zehar Little Richard handiaren taldean saxo-jotzaile moduan aritzea ahalbidetu zuen. 

 

Denborak aurrera egin ahala bere banda propioa sortzea otu zitzaion, bertako buru eta abeslari paperak hartuz. Horrek Baltimorren bidea egiten hasia zen zigilu txiki baten interesa erakarri zuen, "Ru Jac Records" izenekoa. Bere izenarekin grabatzeari ekin zion, estilo zabala hartzen duten diskak ateraz: Little Richard-ek inspiratutako R&B basatienetik hasi eta dantzalekura bideratutako soul sofistikatuagorainokoak. Horietako batzuk ATLANTIC ahalguztidunak begiz jo zituen, bere ATCO azpizigiluan argitaratu zituelarik. 70eko hamarkada arrakasta garaia izan zen Winfield-entzat, "Spring Records" eta "P&L Recods"-en ateratako lanei esker.

 

Donostiako emanaldia, 60ko zein 70eko hamarkada hasierako bere abestirik adierazgarrienak ikusteko aukera bikaina izango da.




THE COOKIES

Martxoak 15, ostirala - Gazteszena - 00.00etan  - Sarrera: 23/42€

 

.

 




THELMA JONES

Martxoak 16, larunbata - Gazteszena - 22.35etan  - Sarrera: 25/ 42€

 

Thelma Jones-en izena musika munduan etengabeko borroka eta lanari lotua dago ezinbestean. Ipar Karolinakoa izaki, Gospelez blai zegoen musika giroan hazi eta hezi zen. Artean oso gazte zela, familia New York-era lekualdatu zen, eta bertan hainbat musika talde sortu zituen, bere anai-arrebekin batera. Hasiera batean musikaren ildo erlijiosoa uzteari uko egin bazion ere, azkenean Barry! zigilu famatuak fitxatu zuen, bere ibilbide diskografikoari ateak irekiz. Zigiluaren ekoizleetako bati esker, musika afroamerikarraren historiako mito zen Big Maybelle ezagutzeko parada izan zuen, eta horri esker, artista garrantzitsu hori Thelmaren zaintzaile eta irakasle bihurtu zen. 

 

Mundu osoko soul jarraitzaileek 60ko hamarkadako bere lanak biziki estimatzen dituzte eta horietako hainbat Estatu Batuetako diska salduenen zerrendetan agertu ziren, baina hala ere, ez zuen merezitako sona ekarriko zion arrakastarik lortu. Horren lekuko "The House That Jack Built" abestia dugu: Thelma izan zen kanta grabatzen lehena, baina ospea, Aretha Franklin-en bertsioak eskuratu zuen. Bestalde, Atlantic-entzako denbora batez lanean aritu zen, eta Muscle Shoals estudio famatuan grabatzeko aukera ere izan zuen. 

 

 

70eko hamarkadan oihartzun eta aitortza handiagoak erdietsi zituen, Columbia Records-en egindako lanari esker eta, batez ere, "Salty Tears" abestiaren ondotik. Ordutik Thelma-k ez dio lan egiteari utzi eta azkeneko urteetan jazz-etik gertuago dagoen estilo batean mugitu bada ere, Mojorako, 60 eta 70eko hamarkadetan Barry Records eta Columbia-n izandako abesti famatuak taularatuko ditu.




THE EXCITERS

Martxoak 16, larunbata  -  Gazteszena - 00.00etan  - Sarrera: 25/ 42€

 

Aurtengo jaialdiaren gorena dira, eta Mojo Workin' antolatzen dugunontzako egia bihurtutako beste amets bat, baina ez hori bakarrik. Izan ere, gaur egun ezinezkoa da Exciters taldeko jatorrizko kideak taula gainean ikustea; jaialdiak, beraz, beraiek ikusteko aukera bakarra emango du.

 

Urteak dira Brenda Reid (jatorrizko abeslari nagusia) eta Lilian Walker-Moss Exciters originalek elkarrekin lanean jarduten ez dutela. Beraiekin hitz egin ondoren, ordea, Donostian azken kontzertu bat ematea erdietsi dugu. 60ko hamarkadaren hasieran New York-en sortutako taldeak hamaika abesti famatu ditu bere zorroan, edozein musikazalek erraz ezagutuko dituenak. Hor ditugu ezaguna baino ezagunagoa den "Tell Him", "The Power of Love" edo kontaezinezko bertsioak izan dituen "Do Wah Diddy". 

 

Donostian zorteko izango gara, Brenda eta Lilian bere abestirik ezagunenak egiten ikusiko baititugu, zeregin horretan Brendaren eta taldearen beste hasierako kide Herb Rooney zenaren semeak lagunduko dielarik.